Archivos mensuales:' April 2016

OPORRALDIAK 2016 ALZHEIMERDUN EDO BESTELAKO DEMENTZIADUN PERTSONENTZAT

HELBURUAK:
• Atseden egun batzuk senitartekoeri eskeini profesionaleen laguntza emozional eta fisikoarekin eta egoera berdina bizi duten pertsonekin erlazionatu, experientzia berdinak partekatuz.
• Alzheimerdun pertsonetan errelazio sozialak sustatu, aktibitatea eta estimulazioa gehituz.
TXANDAK:
• 1go: Maiatzak 31 – Ekainak 10
• 2.go: Ekainak 14 – 24
• 3.go: Iraila 12 – 22
BALDINTZAK:
• Gipuzkoako lurralde historikoan bizi.
• Gaixoaren dementzia fase arina edo moderatua izan behar da.
• Gaixoek portaeran asaldura larririk ezin dute jasan.
ERANTSI BEHAREKO DOKUMENTAZIOA:
GAIXORIK DAGOEN PERTSONARENA:
• Diagnostikoa eta hartzen duen medikazioa azaltzen direneko medikuaren ziurtagiriak.
• NAN eta Gizarte Asegurantzako txartelen kopiak.
• Egungo pentsioaren frogagiria.
LAGUNTZAILEARENA:
• Hartzen duen medikazioa ( hartzen badu )
• NAN eta Gizarte Asegurantzako txartelen kopiak.
• Egungo pentsioaren frogagiria ( gaixoaren senar, emazte edo gaixoarekin bizi den bikotea bada)
DOKUMENTAZIOAREN BIDALKETA:
• PRESENTZIALA: AFAGI, Egoitza Nagusia Donostia:
Resurrección Mª de Azkue 32, behea, 20018
• POSTAZ: AFAGI
Resurrección Mª de Azkue 32, behea
20018 Donostia
• EMAILEZ: afagi@afagi.eus
OHARRAK:
• Ez dira onartuko beharrezko dokumentazioa erantsita ez daukaten Izen-Emate orririk.
• Edozein zalantza edo kezka argitzeko, AFAGIrekin jarri zaitezkete kontaktuan.

Informazio orria: Triptico AFAGI 2016 indd

Izen-emate orria: Hoja Inscripcin 2016 indd

AFAGI - MATIA Fundazioa - Lankide-hitzarmena

MATIA Fundazioak eta AFAGIk, Apirilaren 6an, lankidetza-hitzarmena sinatu zuten.
Hitzarmen honen sinadurak bi erakundeen artean garatzen dagoen lankidetzan pausu bat suposatzen du.
Bere helburua: historikoki bi erakundeek batera egiten dituzten lan ezberdinak indartu eta estaldura ematea da, bereziki Alzheimer gaixotasunari eta beste dementziei buruzko ezagutza sortzearekin zerikusirik daukatenak, eta baita ere gaixotasuna sufritzen duten pertsonentzat, bere zaintzaileentzat eta profesionalentzat arreta hobekuntza eta bizi kalitatea garatzen dituzten proiektuekin.
Gerardo Amunarriz, Matia Fundazioko zuzendaria, eta Koldo Aulestia, Afagiko lehendakaria, izan dira 3 urteko iraupena izango duen akordio hau sinatzearen arduradunak.
Biek nabarmendu dute hitzarmen honek duen garrantzia bi erakundeek gaixotasun hau pairatzen duten pertsonen zainketarako aurrerapen bilaketarako indarrak bateratu eta elkarlanean aritzeko beraien bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin.

afagi matia convenio