Archivos mensuales:' November 2015

HITZALDIA - KOLDO AULESTIA - DSS2016 GUNEA

Nazioarteko Boluntariotzaren Egunaren inguruan antolatutako ekintzen barruan, gaur arratsaldean Koldo Aulestiak ( AFAGIko Presidentea eta Gipuzkoako Boluntariotza Saria 2014) HITZALDI bat eskeiniko du:
* EGUNA: Azaroak 30, astelehena
* ORDUA: 18:00tan
* LEKUA: DSS2016 Gunea – Easo kalea, 43 (Suhiltzaileek lehen zuten parkea)
* TEMA: Zergatik naiz bolondres?

eskuorria_web_eus

AZAROAK 21: GIPUZKOA SOLIDARIOA JAIALDIA

Gipuzkoa Solidarioa Gipuzkoako Erakunde Solidarioen Sarea da, 120 elkarte biltzen ditu, bertan AFAGI dagoelarik. Duela hiru urtetatik Gipuzkoa Solidarioa Jaialdia antolatzen da. Aurten laugarren edizioa ospatuko da, zehazki datorren azaroaren 21ean.

Jaialdiaren helburua elkarteek egiten dugun ekarpenen aurkezpena da, gainera egiten dugun lana indartzeko eta zabaltzeko modu bikaina da, ahaztu gabe jendea sentikortzea ere helburu bezala duela.
AFAGI, urtero bezala hor egongo da, gure lana zein den erakutsiz.

• NON: TABAKALERA
• NOIZ: Azaroak 21, larunbata.
• HORA: 10:00etatik 20:00ak arte

Zuen zain egongo gara!!!

ABENDUAK 5: BOLUNTARIOTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA - HITZALDIAK ETA EKINTZAK

Datorren abenduaren 5ean Boluntariotzaren Nazioarteko eguna ospatzen da.
Sareginezek, Gipuzkoako Boluntarioen eta Boluntariodun Entitateen Sarea, bertan AFAGI dago, argarzki erakusketa bat eta beste hainbat ekitaldi antolatu ditu azaroaren 24tik abenduaren 11era DSS2016 Gunean – Easo Kalea 43 ( Suhiltzaileek lehen zuten gunea)

Azaroan interesgarriak iruditzen zaizkigun bi hitzaldi eskeiniko dira, Koldo Aulestiak, AFAGIko Presidentea eta Boluntariotza Saria 2014, emango duena azpimarratuz.

• EGUNA: Azaroak 30
• ORDUA: 18:00tan
• GAIA: “Zergatik naiz boluntarioa?”
• HIZLARIA: Koldo Aulestia, AFAGIko Presidentea eta Gipuzkoako Boluntariotza Saria 2014.
• IZEN-EMATEA: Hitzaldiaren eguna harte AFAGIrekin kontaktuan jarriz: Tlf.: 943 297 118 / afagi@afagi.eus

• EGUNA: Azaroak 27
• ORDUA: 10:30tik – 12:30ak arte
• GAIA: “Envejecimiento activo y solidario”
• HIZLARIA: Nagusilan (Adin nagusikoen Giza Boluntariotza)
• IZEN-EMATEA: Irekia

Sareginezek antolatu den beste ekitaldi bat BOLUNTARIOEN TOPAKETA DA; “Irudietatik hitzetara”.

AFAGIko pertsona boluntarioen beste entitateetako boluntarioen topaketa bat da, bertan beraien boluntario esperientziaren inguruko ideia eta hausnarketak elkarbanatzeko aukera izango dute giro lasai batean.

Azken finean, ekimen honekin honako helburuak lortu nahi dira:

• Sareginez ( AFAGI, DYA, Cruz Roja, Nagusilan, Cáritas…) osatzen duten entitateetako boluntarioen artean, elkar topatze eta harremenetarako espazio bat ahalbidetu.

• Boluntariotzaren Nazioarteko eguna hurbil dela aprobetxatuz, boluntarioei beraien lana eskertu.

IKASTAROA “ZER DA SENTITZEN DUDANA?”

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Sendian Programaren barne, honako ikastaro hau antolatu du:
“Zer da sentitzen dudana? Tristura eta poza, haserrera, egonezina…”:
1. Zer sentitzen dut zaintzen ari naizenean.
• Zertarako zaindu: baliogarri zaidana eta itotzen nauena.
• Emozioek nola funzionatzen duten ulertu.
• Lagungarri diren emozioak, eta itotzen gaituztenak.
• Hobeto sentiarazteko pentsamenduak.
2. Estresa zaintza-lanean.
• Estes egoerak.
• Indarra xahutzen diguten pentsamenduak
• Emozioen egunerokoa eta estresaren jarraipena.
• Erlajazio teknikak
3. Komunikazio eta harremanak
• Komunikatzen eta entzuten jakitea: enpatia
• Isolamendua eta harreman sozialak.
4. Genero identitatea eraikitzen.
• Arreta eta zaintzan familia korrespontsalitatea.
• Zaintzaren mugak.
• Moldatze faseak eta zereginen banaketa.
• Zer gehiago behar dut hobeto zaindu dezadan/nazaten?

Ikastaroaren helburuak:
Zaintzaileek uler dezaten zer dela eta maiz gaizki sentitzen diren, egoera zailetan, bereziki. Desatseginak diren sentimendu horiek albo batera uzteko egin daitekenaz ohartaraztea. Eta batez ere, zaintzeko eta hobeto sentiarazteko modu berriak erakustea.

DATAK: Azaroak 6, 20, 27 eta 30
LEKUA: Emakumeen etxea, Okendo kalea 4 -20004 Donostia-
ORDUA: 15:00etatik 17:30ak arte
IZEN-EMATEA: Dohakoa: 943 481 433 / 943 481 494 (Ordutegia: 9:00etatik 14:ak arte )