Zeintzuk gara

Estas aquí Home » AFAGI » Zeintzuk gara

AFAGI, Gipuzkoako Alzheimerdunen eta Bestelako Dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elkartea, erakunde pribatu bat da, eta bere helburua Alzheimerdunen eta bestelako dementziadunen eta beraien senitartekoen bizitza kalitatearen defentsa da.

AFAGI 1991.urtean jaiotzen da, Gipuzkoan gaixotasun hau duten familien defentsari eta bozeramaile bihurtzeko bokazioarekin. Irabazi-asmorik gabeko Elkartea da, kuoten bidez, subentzioen bidez eta donatiboen bidez finantzatuta.

AFAGIren presentzia eta hazkundea sorkuntzetik orain harte laguntzen ari diren profesionalen, senitartekoen eta boluntarioen gorputz eta arima aritzearen ondorioa da.

Gaixotasunaren ondorioak jasaten dituzten pertsonen aldeko Gizarte Mugimendu Solidario bat da.

“Alzheimerraren aurrean ez zaude bakarrik”. Goiburu zuzen bat, lan filosofia bat, AFAGIren benetazko oinarria zein den laburtzen duena.  Luzaroan iraun dezala nahi dugu edozein pertsona gure laguntza behar duen bitartean.